XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, sartzeko esan zion presozain oihari.

- Robinen eskuetan erori nintzen - esplikatu zion Robertek -.

- Pentsa dezakezu hasieran bere alde nengoela esan behar izan niola.

Horrela jokatuz, gauza asko jakin dut eta orain Isambard jaunari dena kontatzera nator.

Nire bi lagunak borrokan hil egin ziren eta horregatik jokatu dut horrela.

Orain laguntza handia eskaini diezazuket.

Robinen kanpamendua ia hutsik geratu da.

Gisborneren gaztelura joan da bere lagunak askatzera.

- Eta zuk lasai lasai ihes egin dezazun utzi du, ez da?- galdetu zion maltzurki.

Robert ez zen estutu. Irrifarrez erantzun zion.

- Ni gizon talde batekin nindoan.

Leihotik begira ezazu eta hor ikusiko dituzu plazaz bestaldean eseririk.

Gizon hoiei gezur pila bat esan diet; etxe honetan Robinen alde lan egiten duten lagunak ditudala esan diet.

Nahi baduzu ez ezazu sinets, baina zure hitz bat nahikoa izango da gizon horiek preso sartzeko.

Gezurretan ari natzaizula uste baduzu, neu ere sar nazazu.

Baina ikusiko duzu nola nik esan dizudana egia den. Sheriffak ez zuen erantzun.